ULERMENA LANTZEKO TESTU ERREZAK
Euskeraz irakurtzen hasteko honako irizpideak hartuko ditugu kontutan:
1.- Komenigarria da
hizkien sekuentzia bat jarraitzea. Euskaraz
gomendatzen dudan hizkien sekuentzia honakoa da: M, T, K, Z, D, N, B, L,
P, S, R, B, G, F. Gaztelerakoa bestelakoa izanik, hautatu dudan
sekuentzia hau euskeraz hizkien maiztasunean eta fonemen artikulazio
distantzian oinarritu dut.
Hitzak sekuentzia hau errespetatuz aurkeztuko dugu beti. Ikasleak
inoiz ez du azalpenik izan ez duen hizkirik irakurriko. Landutako
hizkiak agertuko dira bakarrik. Hori da sekuentzia errespetatzea.
2.-
Irakurketa fonetikoa gomendatuko dut eta ez globala.
Globalean hitza osotasunean irakurtzen ikasten da. Baina metodo global
horrekin ikasle gehienek ikasi dezakete baina, bakar batzuk zailtasunez
ikasiko lukete. Euskara irakurketa transparentea duen hizkuntza da,
beraz ingelesean ia derrigorra den global metodo hori ez da gurean
egokiena ume guztientzat,adibidez dislexikoentzat edo irakurtzeko
zailtasunak dituztenentzat. Globalean ikasleek irakurketaren mekanismoak
azalpenik gabe asmatu eta ulertu behar dituzte. Irakuketa
fonologikoarekin aldiz, ez dago ezer asmatzerik mekanikoki irakurtzen
ikasten da.
Nola jartzen da praktikan?. "M" bezalako hizki bat ez dut "eme" deitzen
behiak egiten duen orroa baizik "mmmmmmmm". Fonoma soilaren soinua
artikulatzen dut. Gero kontsonante honen fonema bokal batekin lotzen
ikasiko dugu: "Ma"
Hala ere, behin hainbat fonema finkatuta daudela irakurketa globalarekin
aurrerapenak egitea komeni litzateke. Horrela esaldiak eta hitzak errez
eta arin irakurriak izateko aukera izango du ikasleak. Hau orokorrean
ipuin eta esaldien behin eta berriroko irakurketarekin dator.
Esaldi bateko testuak
https://drive.google.com/file/d/0B6I-27UOo_-SUkt4ei1rRFl5eEk/view?usp=sharing
Lau esaldietako testuak
https://drive.google.com/file/d/0B6I-27UOo_-Sb3VWd0QxRmxJT2s/view?usp=sharing
Testu luzeak
https://drive.google.com/file/d/0B6I-27UOo_-SR2xzN2hWdUtZalk/view?usp=sharing
Honetaz aparte, ondorengo blogean beste hainbat testu topa ditzakegu.
http://lhbaliabideakeuskaraz.blogspot.com.es/p/euskara.html
Irakugai motzak eta galderak
https://www.slideshare.net/MargaGutierrez/irakurgai-motzak?ref=http://margarigela.blogspot.com.es/2016/01/irakurgaiak-eta-galderak.html
Irakurgai erraza eta ariketak
https://www.slideshare.net/MargaGutierrez/irakurgaiak-eta-galderak?ref=http://margarigela.blogspot.com.es/2014/01/irakurgaiak-eta-galderak.html
ULERMENA LANTZEN-TESTUTIK MARRAZKIRA
MARRAZKIAK EGITEKO ISTORIO LABURRAK
Istorio hauetan, marrazkiak 9 binetetan egin behar dira, zehaztasun handiaz.
3 protagonista eta txakurra leku askotan egongo dira.
Marrazkiak egin baino lehen, testua patxadaz irakurri behar da.